XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hitzaurre politikoa Lehenik, begien bistan dagoen eboluzio horri bere ekaia kausitu behar zaio, orokorki behintzat.

Hori egiteko bide ugarien artean estadistikari hurbil lekiokeen guziz sinple bat bakarrik seinalatuko diot irakurleari: urtez urte erabilitako gaien kontua ateratzea eta alderatzea.

Kantidadetik kalidadera pasatzea oso dialektikazko ematen badu ere, arriskutsua da urrats hori geure irudimenean imajinatu eta errealidadean ere halaxe dela egiztatzen enpeinatzea.

Rikardok zertaz, zein gaitaz gehien arduratu zen zenbatzeak, halare, haren kezken eta axolen irudi bat eman dezakeela esan ahalko litzake.

Irakurleak taula bat egin dezake holako gai gehien erabili batzuen kontaduria, urte bakoitzeko gaiena eta gero lan guziena, atereaz.

Nik neuk ez dut holakorik egin.

Baina urte bakoitzeko idazki tipiku iruditu zaizkidan lan batzuek apartatu ditut, bere eboluzioen espilu hausia nolabait konpontzeko asmoz.

Ondorengo testuok batetik eboluzioa (ardura nagusienen eta ideia-giroaren aldakuntza), besterik, eboluzioaren jarraitasuna eta barruko berdintasuna erakutsi beharko lituzkete.

Rikardoren eboluzioak ez daduzkala bere epe eta mugak urtezahar eta urteberri artean, kontrastatuko zait arrazoiz.

Baina irizpideren bat hautatu beharra zegoen, eta nik ez dut Rikardoren biografia nire ezagupideekin bestelako eperik ezartzeko lain ezagutzen.

(Soldaduska denborak Rikardoren eboluzioan garrantzi apartekoa duela abisatu zait eta ez dut jakinarazi gabe utziko, irakurlearen gobernurako).

Urrengo Rikardoren bildumatxo honek urtez-urteko desarroilo horren ideia bat eman dezakeela itxadon nahi nuke: .